→Etxebarri

Txakurkrosa, Mendi Martxa eta X-Treme azaroaren 22an Etxebarrin

Azaroaren 22an Etxebarriko San Antonio auzoan Txakurkrosa -edo Canikrosa-, X-Treme lasterketa eta Mendi Martxa ospatuko dira. Hiru jardueretan izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 21era arte -20:00ak arte-. Irteera guztiak Kiroldegitik izango dira.

IV. Canikrosa 11:00etan hasiko da eta Euskadiko I. Txakurkros Ligaren barruan kokatuko da lasterketa. Aldez aurretik izena emanez gero, parte hartzaileak 15 euro ordaindu beharko ditu eta lasterketa egunean ,20 euro. Etxebarritarrek, ordea, bost euro eta federatuek, 12 euro.

X-Treme San Antonio lasterketaren hasiera 12:00etan izango da eta Mendi Martxa 12:05ean. Proba hauetan parte hartzeko interesatuak 7 euro (aldez aurreko salmentan) edo 15 euro (lasterketaren egunean) oraindu behar ditu. Etxebarritarrak bost euroren truke inskribatu ahal izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak