→Etxebarri

Urrutikoetxea eta Retegi Bi urriaren 24an arituko dira Etxebarriko frontoian

etxebarri eskupilota lauterdi urrutikoetxea retegibi 2015

Lau eta Erdiko Txapelketaren barruan dago kokatuta partida hau. Aurretik, Berazaluze II.a eta Aretxabaleta, Elezkano II.a eta Ibai Zabala pilotarien aurka jokatuko dute.

Urriaren 24a, larunbatez, esku pilota Etxebarrira itzuliko da 18:00etatik aurrera. Oraingo honetan Lau eta Erdiko Txapelketaren baitan dagoen partida eskainiko dute: Mikel Urrutikoetxea eta Julen Retegi Bi buruz buru arituko dira.

Aurretik, binakako partidua izango da: Berazaluze II eta Aretxabaleta, Elezkano II eta Ibai Zabala pilotarien kontra. Sarrerak salgai daude 15 eta 10 eurotan Etxebarriko frontoiko tabernan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak