→Arrigorriaga

Euskaraz bizitzeko familia barnetegiak eta ibilaldiak antolatu ditu AEK-k udarako

aek uda barnetegiak familiak ibiltaria

AEK-k udako kanpaina jarri berri du martxan, “Udan ere euskahaldundu zaitez” leloarekin. Barnetegiak, ikastaroak euskaltegietan zein familia jarduerak antolatu dituzte.

aek uda barnetegiak kartela 2015AEK-k euskahalduntzen jarraitzeko gonbita egin du hasi berri duen udako kanpainan, “era guztietako barnetegiek eta euskaltegietako ikastaro trinkoek euskahalduntzeko aukera ezin hobea” eskaintzen dutelakoan. Ohiko barnetegi eta ikastaroez gain, AEK-k aurten ere antolatu ditu xede zehatzagoa duten familia barnetegiak eta ibiltariakoinez zein bizikletaz-. Lehenengoak etxe barruko giroa euskalduntzeari begirakoak, eta bigarrenak euskara kirolarekin eta Euskal Herriaren ezagutzarekin lotzekoak.

Hego Uribeko AEKko edozein euskaltegitan eman daieteke izena jada. Barnetegi bakoitzaren, ikastaro trinkoen eta online ikastaroen prezioak esteka honetan aurki ditzakezu.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak