Bigarren kartel onenaren egileak 400 euro jasoko ditu eta beste hainbeste euro udalerriko lehenengo personak. Lanak bidaltzeko epea maiatzaren 29an bukatuko da.
Galdakaoko Udalak 2015eko santakurtzak iragartzeko kartelaren lehiaketa deitu du. Epea maiatzaren 29an amaituko da eta egun horretatik hasita epaimahaiak irailaren 11tik 20ra bitartean ospatuko diren Galdakaoko santakurtzen irudia aukeratuko du. Obrak Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean aurkeztu behar dira, Torrezabal Kultur Etxean.
Epaimahaiak erabakia hartuko du ekainaren 12a baino lehen, eta aldaezina izango da. Gainera, kartelaren exekuzio teknikoak aldaketarik behar izanez gero, epaimahaiak aldaketa hori egitea inposatu dezakea, aurretik egileari kontsultatuta eta berarekin lankidetzan jardunez. Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira, kartel horren gainean ustiapen eskubideak udalaren alde utzi direla kontsideratuz.
SANTAKURTZAK 2015 KARTEL LEHIAKETA – OINARRIAK
Lehiaketa honetarako onartu diren oinarrien arabera, egile bakoitzak bi obra aurkezteko aukera izango du gehienez. Kolorea eta teknika aldetik, “askatasun osoa dago“, baina kartelaren tamaina mugatuta dago: 50×70 zentimetrokoa izan beharko du eta euskarri zurrunaren gainean aurkeztu beharko da.
Era berean, kartelek nahitaez ondorengo testua izan behar dute: “GALDAKAOKO SANTAKURTZAK 2015. Irailak 11-20”. Lanak izenburupean eta sinadura barik aurkeztu behar dira. Egilearen datu personalak gutun-azal itxi batean sartu behar dira.
SANTAKURTZAK 2015 KARTEL LEHIAKETA – SARIAK
Nagusien kategoria:
– Lehenengo saria: 1.000 euro.
– Bigarren saria: 400 euro.
– Sailkatu den udalerriko lehenengo persona: 400 euro.
Haur-gazteen kategoria:
100 euroko balioa daukan bonoa udalerriko dendaren batean gastatzeko. Kategoria honetan hiru maila bereiziko dira: 15-17 urteko gazteak, 11-14 urteko gazteak eta 8-10 urteko gazteak.
