→Galdakao

1,4 milioi inbertitzea aurreikusten du Galdakaok Pontzi Zabala kaleko obran

galdakao pontzi zabala obrak 2014

Duela hilabete Galda­kaoko Udalak lizitaziora atera zuen Pontzi Zabala kalean igogailua instalatzeko obren kontratazioa. La­nek 320.000 euroko aurrekontua dute. Igogailua jartzeaz gain, goiko geltokian arrapala ipiniko da oinez­koentzat eta hiru eskailera mekani­ko eraikiko dira -12, 24 eta 15 metro luzekoak-, Zabalea kaleraino.

Amaia Betolaza Galdakao­ko Udaleko Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, “obra konplexu eta garestia da: igogailuaren lanak mer­keagoak badira ere, 1,4 milioi euro inbertitzea aurreikusten dugu, fase guztiak behin burututa”. Era berean, “obren eragina jasango duten auzo­koen komunitateek emandako bai­menari esker izan da posible lizita­zioa”, adierazi du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak