Galdakaok jasan zituen bonbardaketen 80. urteurrenaren harira, bost minutuko ikus-entzunezko espektakulua aurkeztuko dute gaur, ekainak 2. Bideo-mapping formatuan ekoitzi dute eta sasoi hartako eszenak islatu dituzte bonbardaketak ardatz hartuta eta 100 biktima inguru izan zirela gogora ekarriz.
Ikus-entzunezkoa udaletxeko alde batean proiektatuko dute eta bideoaren ikuspena hobeto ikusi ahal izateko, eraikineko argiak amatatuko dituzte eta trafikoa moztuko dute.
Galdakao Gogora elkarteak eta Udalak elkarlanean egindako ekimena da bideo-mapping hau eta Tarima enpresak ekoitzi du.
