→Galdakao

30 kilometro orduko abiadura muga Galdakaora iritsi da

basauri 30 kilometro orduko seinalea

Galdakaoko Udalak 30 kilometro orduko abiadurako muga ipiniko du udalerriko zenbait kaletan, hala nola, Juan Bautista Uriarten, Mugaburun eta Zamakoan. Helburua hiriguneko trafiko istripuak, isurketak eta kutsadura akustikoa murriztea da.

Hirigunean ugaritu dira gehien auto-harrapatzeak eta Juan Bautista Uriarte, Mugaburu eta Zamakoa kaleak izan dira estatistika honetan nabarmendu diren kaleak. Orain arte urte honetan guztira 7 harrapatze jazo dira Galdakaoko kaleetan (2014an 8 izan ziran guztira).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak