→Galdakao

306 familia gehiagok bosgarren edukiontziaren aldeko apostua egin dute

basauri konpost edukiontzia 2014

Materia organikoaren bilketa sistema bigarren fasean da. Otsailaren 19an eta 23an ere izena emateko aukera egongo da. 2014an 1.571 etxebizitza inskribatu ziren.

Guztira Galdakaoko 306 familia berri sartu dira bosgarren edukiontzia erabiltzeko, materia organikoaren gaikako bilketaren alde apustu eginez. Bilketa pneumatikoaren sistemaren kolore marroiko ontzia erabili ahal izateko, interesatuek oraindik beste aukera batzuk izango dituzte izena emateko: otsailaren 19an udaletxean 16:00etatik 19:30ak arte eta otsailaren 23an Torrezabal Kultur Etxean 10:30etatik 13:30ak bitartean.

Era berean, zerbitzuaren zehaztasun guztiak azaltzeko eta zalantzak argitzeko, otsailaren 19an 20:00etan hitzaldia egongo da udaletxeko Areto Nagusian. “Bosgarren edukiontziaren ezarpena faseka burutzen gabiltza Galdakaon. Iaz 1.571 etxe inskribau ziren, helburukoak ziran biztanleen %33,4a, eta orain, bigarren fasean, 306 familia apuntatu dira“, dio Amaia Betolaza Galdakaoko alkateordeak.

Berrikuntza moduan, buzoi berri hauetan jatorri begetaleko hondakin organiko guztiak bota ahal izango dira, kuzinatuta egon zein ez. “Modu honetan gure ingurumenarekiko sentsibilidadearekin laguntzen dugu etxean sortzen den hondakin portzentaje handi batek, %35a ingurukoa, gaika kudeatu ahal izateko, birziklatu eta konpost bihurtzeko, gure lurrentzako zuzenketa organiko oso osasungarria“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak