→Galdakao

600 lagun sartuko dira Torrezabalgo areto berrituan

Abenduaren 11n, ostiralez, estreinatuko dute Torrezabal Kultur Etxearen erabilera anitzeko gune berria kontzertuekin. Rockein lehiaketako azken finalean herriko bandarik onenaren saria irabazteko zorian egon ziren Aneika Ara eta Free The Wheel talde galdakoztarrek eta Grand Matter iazko irabazleek hartuko dute parte. Rockein Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriagako eta Galdakaoko Udalen lankidetzarekin.

Gune berriaren estreinaldia butakarik gabekoa izango da. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Era berean, egun bat geroago, abenduaren 12an, Rosendo musikari madrildarrak bisitatuko du Torrezabal Kultur Etxeko areto berria eta dagoeneko sarrerak agortu dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak