→Galdakao

Abesti didaktikoen bidez haurrak hezteko sortu da Kantu Kolore

galdakao kantu kolore 2016 musika irakaskuntza

Egitasmoaren parte dira Sandra Gallardo eta Mikel Leibar galdakoztarrak. Eguneroko haurren hezkuntzan laguntzeko abestiak sortzea dute helburu

Egitasmoaren parte dira Sandra Gallardo eta Mikel Leibar galdakoztarrak. Eguneroko haurren hezkuntzan laguntzeko abestiak sortzea dute helburu

Urte hasieran Kantu Kolore proiektua abiarazi dute irakaskuntzako maila eta gai ezberdinetan murgildurik dauden zazpi gaztek: Sandra Gallardo (Galdakao, 1991), Mikel Leibar (Galdakao, 1972), Maitane Salbador (Bilbo, 1982), Iñigo Agirrezabala (Donostia, 1973), Aarón Castillo (Sevilla, 1990), Jesús Caparrós (Murtzia, 1992) eta Aiora Etxebarria (Bilbo, 1982). “Musikarekin eta irakaskun- tzarekin lotutako lagun batzuk batu ginen haurrentzako erromeriak eskaintzeko helburuarekin”, dio Aiora Etxebarriak: “Batzuk Haitzama erromeria taldekoak dira eta beste batzuk dantzen irakaskuntzan aritutakoak gara”.

Ekimen hasiberri honen xedea argia da taldekideentzat: “Haurrek musikarekin gozatu, abestu eta dan- tza koreogra atuak ikasteko aukera izatea da gure helburua”. Etxebarriak dioenez, “esate baterako, herriko jaietan ez dago musika eta haurrak lotzen dituen eskaintza zabalik, beraz, esparru honetan aritzea pentsatu dugu”. Euren musika herriko jaietan eskaintzeaz gain, eskoletan eskaintzea ere badute helburu.

Abesti didaktikoak lantzen

Irakasleak izanik beste gabezia bat ikusi dugu: askotan, eskoletan, gai jakin bat lantzeko euskarazko abestirik ez dugu topatu izan. Hortaz, guk geuk sortzea pentsatu dugu”, dio Etxebarriak: “Abesti hauek zerbait erakustea dute helburu, hau da, abesti didaktikoak dira”. Horren adibide da oraintsu aurkeztu duten Zazpi kolore kanta, ortzadarraren koloreen esanahia azaltzeko tresna: “Guztiok gustuko kolore bat izan ohi dugu, baina ba al dakigu bakoitzak zer esanahi duen? Kanta entzutean, gozatzeaz gain, kontzeptu horiek ikasi eta lantzen ditugu”.

Abesti eta musika berriak eratzeko lanaz galdetuta, gaien aukeraketa behin eginda “abesti honekin zein eduki transmititu nahi dugun sakonki hausnartzen dugu”, dio Etxebarriak. Hala ere, gaztelaniazko eta ingelesezko kantak ere euskarara moldatzen dituztela azaldu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak