Amaia Betolaza Galdakaoko zinegotziak Udaleko kargu pubikoari uko egin dio. Hala adierazi zuen Betolazalak berak atzo ospatu zen udalbatzean. Hemendik aurrera, Eusko Legebiltzarrean izango da jeltzale galdakoztarra, irailaren 25eko bozek hala adierazita.
Betolaza (argazkian Ibon Uribe Galdakaoko alkatearen ezkerretara) 10. postuan zihoan Bizkaian Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) eskutik. Guztira, Bizkaiatik 11 legebiltzarkide aukeratu dituzte bozek EAJtik.
