→Galdakao

Antzerki eskola programak Galdakaoko gurasoei zabalduko die eskaintza

Galdakaoko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Antzerki eskolaren programa martxan jarriko du beste urte batez. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako programa izan da orain arte, baina aurten berrikuntza bat dakar: gurasoek ere parte hartu ahal izango dute.

Programa honen helburua nagusia da euskara ikasgeletatik kanpo era naturalean erabiltzea. Izan ere, antzerki-eskola tresna oso baliagarria da ahozkotasuna lantzeko eta hizkuntza-trebetasunak eta baliabideak bultzatzeko.

Eskola antzerki programan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute urriaren 11 baino lehen. Horretarako 944 010 540 telefonoa eskuragarri utzi du Udalak interesa daukatenek bertara deitzeko.

Antzerki eskola programa 2016 – Eskaintza

  • ANTZERKIGINTZA (LHko 3-4-5-6)

ð Aperribai HI: astearteetan, 13:00etatik 14:00etara

ð Gandasegi HI: ostiraletan, 12:45etik 13:45era

ð Eguzkibegi: asteazkenetan, 13:15etik 14:25era

ð Plazakoetxe: astearteetan, 17:30etik 19:00etara

ð Unkina HI: asteazkenetan, 17:00etatik 18:20era

  • ANTZEZTUZ (DBHko 1-2-3-4)

ð Plazakoetxe: ostegunetan, 19:30etik 21:00etara

  • HELDUAK (+18)

ð Torrezabal: astelehenetan, 09:00etatik 11:00etara

ð Plazakoetxe: ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak