Berbalagun dinamikak 2014ko ikasturtea dagoeneko hasi du Galdakaon. Joan den ostegunean aurkezpen jaia izan zuten Topa tabernan. Hainbat euskaldun zahar zein berri elkartu ziren bertan jai giroan. Izan ere, joko bat prestatu zuten antolatzaileek partaideek euskal kantak abesteko asmotak.
