Urriaren 15ean, larunbatez, Haur Jardunaldiak antolatu ditu Galdakaoko Argazi Eskaut Taldeak Iturriondo plazan, Udalaren eta Ganguren Mendi Taldearen laguntzarekin. Lehendabiziko edizioa da eta hainbat gauza prestatu dituzte. Besteak beste, Altamirara irteera, tailerra, rokodromoa, ‘Hi selfie’ gynkana eta musika festa.
I. Haur Jardunaldiak – Argizai Eskaut Taldea
10:30 Altamirara irteera Iturriondo plazatik
16:30 Tailerra, rokodromoa eta puzgarriak
18:30 ‘Hi selfie’ gynkana
19:30 Txokolatada
19:30 Zumba klasea eta musika festa
