Alfonso Sagarna (kapitaina), Xabier Aranburu eta Saul Mayo galdakoztarrek Munduko XVII. Pencak Silat Txapelketa irabazi berri dute, Xabier Pombo eta Zoubair Ait Lhaj lehiakideekin batera. Txapelketa Balin (Indonesia) ospatu da eta bertako taldea Indonesia eta Singapurreko selekzioak gailendu ditu, ‘Taldeen teknika librea’ modalitatean.
Guztira, 524 kirolarik hartu dute parte Indonesian ospatatutako arte martzial honen Munduko Txapelketan. “Garaipen hau Pencak Silatek Galdakaon daukan harrobi bikainaren adierazgarria da, Jon Barrenetxeak -gaur egungo Nazioarteko Pencak Silat Federazioko presidenteak- Zuhatzun orain dela 30 urtetik gora lehenengo hazia erein ondoren“, diote Galdakaoko Udaletik.
