Galdakaoko Udalak, Dendari Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Aukeren XXII. Azoka antolatu du martxoaren 3tik 5era. Iaz bezala Mugaburu kalean kokatuko dute azoka ondorengo ordutegian: ostiralean eta larunbatean 10:30etik 20:30era eta igandean 10:30etik 14:30era. 18 stand egongo dira.
