→Galdakao

Aukeren azoka Galdakaora itzuliko da urriaren 2tik 4ra bitartean

galdakao aukeren azoka 2014

Stock eta soberan geratu diren produktuak salduko dituzte merkatariek Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko diren 30 standetan. 

Galdakaoko Udalak, Enplegu, Merkataritza eta Toki-garapen Arloaren bitartez -Galdakaoko Behargintza- eta Dendari Elkartea eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz Aukeren XIV. Azoka antolatuko du urriaren 2tik 4ra bitartean. Azoka hau stock eta soberan geratu diren salgai merketuen feria da eta Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko da 10:30etik 20:30era.

Era berean, jarduera hau arautzen duten oinarrien arabera ere, hainbat saltokik euren produktuak salduko dituzte establezimenduaren aurrean. Ekimen hau 2005. urtean sortu zen eta urtero egiten da Europako Gizarte-funtsaren laguntzagaz, “Valora” programaren bitartez.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak