→Galdakao

Rabaten izango den auzolandegian parte hartzeko aukera Argizai Eskaut Taldearekin

galdakao argizai 2017 auzolandegiak

Argizai Eskaut Taldeak, Galdakaoko Udalarekin lankidetzan, auzolandegian parte hartu ahal izateko epea zabaldu du otsailaren 6ra arte.

Rabat (Maroko) hirian auzolandegiak antolatuko dituzte uztailean eta Galdakaoko 18 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute garapenerako lankidetza proiektu horretan. Horretarako, Argizai Eskaut Taldeak, Galdakaoko Udalarekin lankidetzan, izena emateko epea zabaldu du -otsailaren 6ra arte- hurrengo esteka honetan: Iparra-Hegoa lankidetza proiektua.

Auzolandegira joateko beharrezkoa izango da otsaila eta ekaina artean antolatuko dituzten saioetara joatea. Guztira 10 saio izango dira, euskaraz, eta justizia, solidaritatea, baztertzearen eta herrialdeen arteko desberdintasuna jorratuko dituzte bertan.

Kopuru mugatua

Partaidetza kopurua mugatua denez, otsailaren 6tik aurrera Argizai taldeak elkarrizketa egingo die baldintzak betetzen dituzten izena eman duten guztiei. Proiektuan parte hartu nahi duten partaide bakoitzak 200 euro ordaindu beharko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak