→Galdakao

Galdakaoko ‘Azken Gudaria’ oztopo lasterketa bertan behera utzi dute antolatzaileek

Iaz antolatu zuten lehen aldiz Galdakaon Azken Gudaria oztopo lasterketa. Herri Kirolen lehen oztopo lasterketa da eta iaz irailean egin zen. Aurten maiatzean zen egitekoa, baina Covid-19ak eragindako pandemiak bertan behera uztera behartu ditu antolatzaileak.

“Aurten gauza handi bat egiteko asmoa genuen, bigarren edizio bat, eta horretarako data bat geneukan gordeta maiatzean. Koronabirusak ez digu horretarako aukerarik utzi, ordea. Orain elkarrekin egon behar dugu, zentratuta, eta indartsu mantendu behar dugu. Data berriaren berri laster eman ahal izatea espero dugu”, diote antolatzaileek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak