→Galdakao

Barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroa eskainiko du Udalak, apirila eta maiatza bitartean

Euskaraz eta gaztelaniaz egongo diren doako barazkigintza ikastaroak eskainiko ditu Udalak apirila eta maiatza bitartean / Galdakaoko Udala

Galdakaoko Udalak barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroa eskainiko du. Tailerra 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta egongo da eta apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera bitartean egingo da. Horietan, oinarrizko ezaugarri teorikoak eta praktikoak irakatsiko dira, autokontsumorako barazki arruntenen laborantza ekologikoan lehenengo pausoak eman ahal izateko. Horrez gain, laborantzen elkarteari buruzko informazioa emango da, bertoko barietateen garrantziari eta landare usaintsuei ere erreferentzia eginez.

Ikastaroak doakoak izango dira eta euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dira, Udaleko udalbatza-aretoan. Gaztelaniaz egingo direnak apirilaren 21, 23, 28 eta 29an izango dira. Euskarazkoak, berriz, maiatzaren 4, 5, 11 eta 12an. Horiek guztiak arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko dira. Dinamizatzailea Egiako ortu ekologikoen Xabier Gomez izango da.

Saioak doakoak izango dira eta 15 pertsonentzako lekua egongo da. Hori dela eta, aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Inskripzioa galdakao.eus/ikastaroak helbidearen bidez egin daiteke. Horretan, egin nahi den ikastaroa adierazi behar da. Baita zein hizkuntzatan egin nahi den ere. Epea martxoaren 6tik 27ra egongo da irekita eta herrian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak