Thriller, Smell like teen spirit, Walk this way edo Starway to heaven bezalako abestiak interpretatuko dituzte. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da.
Bilboko Behotsik orkestra gazte eta sinfonikoak rock kontzertua eskainiko du gaur, ekainak 12, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean 20:00etatik aurrera “Rock Tour 2015” biraren barruan. Rock emanaldiko protagonista orkestra bera izango da; izan ere, musika-tresna bakarra euren ahotsa soilik izango da, nahiz eta emanaldiaren ikusgarritasuna indartzeko rock talde bat laguntzaile lanetan ibili. Sarrera doakoa izango da.
Behotsik orkestrak, besteak beste, ondorengo piezak interpretatuko ditu: Thriller (Michael Jackson), Smell like teen spirit (Nirvana), Walk this way (Aerosmith) edo Starway to heaven (Led Zeppelin).
