→Galdakao

Berdintasun Jardunaldiak ospatuko dituzte Galdakaon azaroaren 15ean eta 16an

Galdakaoko Udalak Berdintasun Jardunaldiak antolatu ditu hamabigarren urtez, Berdintasun Arloaren bitartez. Aurten azaroaren 15ean eta 16an ospatuko dira Torrezabal Kultur Etxean eta “Galdakaoko bateragarritasuna eta erantzukizun partekatuaren alde: Berdintasunerako erronka berriak” izango dute hizpide.

Berdintasun Jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar du interesatuak. Horretarako bi aukera daude: udal webgunearen bidez edo buzoietan sartuko duten inprimakiaren bidez. Izen-ematea doakoa da.

Berdintasun Jarduanladiak 2016 – Egitaraua

Azaroak 15, asteartea

09:15 Udalaren agurra: Ibon Uribe alkatea eta Begoña Ormaetxe Berdintasun zinegotzia

09:30 Bizitzako denboren eta lanen ikusmolde berriak. Vicent Borras

10:15 Zaintzeko genero-arraildurak. Marcela Jabbaz

11:30 Atsedenaldia

12:00 Suediako esperientzia aitatasun arduratsuaren bidean. Anita Nyberg

12:45 Jaiotza eta adopzioko baimen berdinen eta transferiezinen aldeko plataforma (PIINA). Virginia Carrera

13:30 Solasaldia

14:00 Saioare amaiera

Azaroak 16, asteazkena

09:00 Galdakaon zaintzak eta bateragarritasunak duen egoerari buruzko diagnostiko sektorialaren aurkezpena. Murgibe S.L.

09:30 Nafarroako tokiko hitzarmenak bateragarritasunaren alde. Mº Angeles Garcia Briñol

10:15 Jardunbide egokiak denboraren erabileren kudeaketan zerbitzu publiko eta enpresetan. Carme Carrera Escuder

11:30 Atsedenaldia

12:00 Mahai-ingurua hizlariekin. Helburua: udalerrirako ekintza-proposamenak

13:30 Jardunaldien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak