Ibon Uribek (EAJ) 9 boto jaso ditu bere alde, Beatriz Ilardiak (EH Bildu) 4 boto, Miren Itxaso Gutierrezek (UH) eta Luis Angel Sanchez de Lachinak (Galdakao Orain) bina boto eta Luis Manuel Chavezek (Irabazi Galdakao) boto bakarra. PSEk eta PPk ez dute hautagairik izendatu. Horiek horrela, Uriberen bigarren legegintzaldia izango da.
Udal gobernu berriaren antolaketa burutu eta gero, udal abesbatzak -Belen Madariagaren agindupean- Agur Jaunak interpretatu du zinegotzia guztien aurrean.
