→Basauri

[Bideoak] Hego Uribeko 600 ikaslek parte hartu dute Ahozkotasun Ikastaroetan

Nola berba egin jendearekin eta jende aurrean. Hori da Hego Uribe eskualdean eskaintzen diren Ahozkotasun ikastaroen helburua. Aurten, Basauriko eta Galdakaoko hamahiru ikastetxek parte hartu dute, guztira, 300 bat ikasle. Basauriren kasuan, Udalak herriko ikastetxeekin batera aurrera eramandako ekimena da. Eskoletan bertan teoria eta praktika landu ostean, Bidebieta Irratiko estudioetan aritzen dira ikasleak.

Aurten, Basauriko eskola guztien hartu dute parte: Kareaga Goikoa, Arizko ikastola, Urbi institutua, Basozelai-Gaztelu, Bizkotxalde, Uribarri institutua, Kooperatiba Basauri, Sofia Taramona, San Jose, Etxegarai eta Soloarte. Galdakaon, ostera, bi eskolek hartu dute parte: Gandasegi eta Urreta. Ikastaroan irakasle dira Julen Goikoetxea eta Jon Villapun kazetariak. Urrian hasi eta martxoan bukatu dituzute ikastaroak.

2008. urtean hasi zituzten Ahozkotasun ikastaroak. Ordutik, Etxebarri, Galdakao eta Basaurin eskaini dituzte ikastaroak. Zortzi urteotan, milaka ikasleek hartu dute parte eta urtero-urtero egindako lanaren adierazle bideoak grabatu dituzte. YouTube atarian ikus daitezke bideoak banan-banan eta denak segidan honako erreprodukzio-zerrendan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak