→Galdakao

Desanexioaren alde egin du usansoloarren %90ak

usansolo galdeketa emaitzak 2014

Azaroaren 23a egun garrantzitsua izan da usansoloarrentzat. Izan ere, galdeketa egin dute herritarren iritzia jakiteko: “Usansolo udalerria izatea nahi duzu?” galderari erantzun diote 16 urtetik gorako 3.000 inguru lagunek. Horietatik, %73ak parte hartu du.

Guztira 2.187 boto jaso dituzte hautestontzietan: 1.964 baiezko, 196 ezezko, 17 zuri eta 10 baliogabe. Bizkaiko Foru Aldundian aurkeztuko dituzte emaitza hauek eta desanexioa oztopatzen duen foru araua alda dezan eskatuko diote Aldundiari, usansolotarrek loteslea litzatekeen herri galdeketa batean euren iritzia adieraz dezaten.

Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak desanexio prozesuaren ibilbide orriarekin aurrera jarraituko dute eta 2015eko otsailerako edo martxorako aurreikusten dute berme legalak beteko lituzkeen herri galdeketa egitea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak