Galdakaoko Ortuondo Gaztetxeak ateak itxiko ditu apirilean. Omenaldi moduan, martxoan zehar zenbait ekintza antolatu dituzte. Tartean, martxoaren 18an, larunbatez, Desobedientziaren Memoria ekimena egingo dute.
Urteetan zehar Gaztetxetik egin dituzten “desobedientzia” ekintzak azalduko dituzte. Hala nola, Maximo Moreno parkeko gaztetxe saiakera, ondorengo Sagutxu Gaztetxearen irekiera Arkotxarako errepidean, Formica ixtearen kontrako erresistentzia, zuhaitz landaketak, AHTaren aurkako ekintzak, okupatu zituzten ortuak eta Ortuondo Gaztetxearen irekiera bera.
Horretarako ibilbidea antolatu dute 10:30etik aurrera Maximo Moreno parketik.
