Dimension Data -lehen MTN-Qhubeka- talde afrikarrean arituko da Igor Anton txirrindulari galdakoztarra 2016-2017 denboraldian. 2014an eta 2015ean Movistar taldean ibili ondoren, 32 urterekin elite mailan jarrituko du Antonek.
Bere debuta txirrindularitza profesionalean 2004an izan zen Euskaltel-Euskadi taldearekin. Bertan bederatzi urte eman zituen(2004-2013), talde euskalduna desagertu zen arte. Bere lorpenik handienak izan dira Italiako Giroko etapa bat (2011) eta Espainiako Itzuliko lau etapa (2006, 2010an bi eta 2011), besteak beste.
