→Galdakao

“Diru txartelen erabilera okerra eta gauza arraro askorekin” egin du topo DYAren barne-auditoriak

Argazkia: twitter @DYABizkaia

Fernando Izagirrek EAJren bozeramaile eta zinegotzi karguak utzi ditu Galdakaon, DYAko aferagatik. Era berean, Izaguirrek dimisioa eman du Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuko zuzendari bezala. Bizkaiko DYAko presidente izan zen garaian (2016-2021) ustez egindako diru-irregulartasunengatik eman du dimisioa Izagirrek. Era berean, EAJ alderdiko militante izateari utzi diola zehaztu dute alderdiko iturriek.

2021ean DYA utzi eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuko zuzendari kargua hartu zuen. Orduan, DYAn zuzendaritza aldaketa izan zen eta zuzendaritza berriak salatu du Izagirre. Zehazki, DYAko barne-auditoria batek piztu ditu alarmak. “Gauza arraro askorekin egin dute topo auditorian, besteak beste, diru txartelen erabilera okerra, eta gauza gehiagorekin ere bai”, adierazi diote DYAko ordezkariek Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ irratsaioari. Aurreko berbaz gain, zer nolako delituak izan diren ez dituzte gehiago zehaztu.

Era berean, DYA irabazi asmorik gabeko erakundearen egoera finantzieroa “oso zaila” dela aitortu dute, eta zergatiaz galdetuta, “aurreko zuzendaritzaren kudeaketa txarraren ondorioz” dela zehaztu dute. Horiek horrela, barne-auditoria prozesuan zehar erabaki dute abokatuek 2016-2021 urteen bitarteko zuzendaritzan zegoen Fernando Izagirre salatzea. Ikerketa zabalik dago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak