→Galdakao

Emakumeentzako defentsa pertsonala ikastaroa hilaren 12an Galdakaon

Otsailaren 12an, igandez, emakumeen defentsa pertsonalari buruzko ikastaroa antolatuko dute Galdakaon. Tailerra Urreta kiroldegian izango da 10:00etatik 14:00etara eta helburu solidarioa izango du. Hain zuzen ere, partaide bakoitzak garbikari pertsonalak eraman beharko ditu eta ondoren, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartera bideratuko dituzte.

Plazak mugatuak dira eta adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Ikastaroa Jose Luis Arranz irakasleak eskainiko du. Arranz Kick Boxing boxeo eta defentsa pertsonaleko nazioarteko irakaslea da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak