Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE), Udalarekin lankidetzan, Erdi Aroko Azoka Solidarioa antolatu du hirugarren aldiz. Irailaren 23tik 25era bitartean ospatuko da Lehendakari Agirre plazan.
Azoka solidarioa 17:ooetan irekiko dute ostiralean eta 24:00etan itxiko dute. Larunbatean eta igandean 10:00etatik aurrera zabalik egongo da (larunbatean 24:00ak arte eta igandean 20:30ak arte). Bildutako dirua Galdakaoko herritarrei zuzendutako izaera sozialeko jardueretan erabiliko dute.
