Aurkari izango dituzte Irribarria eta Rezusta pilotariak. Finala apirilaren 9an izango da Bilboko Bizkaia frontoian
Atzo EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren azken finalerdiak jokatu ziren Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iker Irribarria eta Beñat Rezusta, eta Aimar Olaizola eta Alvaro Untoria bikoteek jokatu zuten, eta lehendabizikoen garaipena izan zen: 22-18.
Garaipen horrekin, finalerako txartela lortu zuten. Horrekin batera, lehiakideak nortzuk izango diren jakin zen: Mikel Larunbe galdakoztarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak osatutako bikotea, alegia.
Eskuz Binakako Txapelketaren finala apirilaren 9an, igandez, izango da Bilboko Bizkaia frontoian. Aspe eta Asegarce enpresen arteko norgehiagoka izango da: Larunbe-Bengoetxea (Asegarce) vs Irribarria-Rezusta (Aspe).
Argazkian finalean arituko diren bikoteak, finalerdietako bat jokatu aurretik :: Asegarce
