→Galdakao

Euskal Herriko herriarteko txapelketako finala jokatuko du Usansolok

usansolo esku pilota 2017 herriarteko txapelketa finala

Uztailaren 21ean, ostiralez, jokatuko da Euskal Herriko esku herriarteko esku pilota txapelketako finala Larrabetzun. Usansolo eta Azpeitia lehiatuko dira.

Bizkaiko Herriarteko Txapelketa irabazi ondoren, Euskal Herriko herriarteko txapelketako finala jokatuko du Usansolok uztailaren 21ean, ostiralez, Larrabetzuko pilotalekuan. Usansolotarrek aurkari izango dute Azpeitia finalean, Doneztebe eta Gasteiz finalaurrekoetan menderatuta, hurrenez hurren. Kadeteek, gazteek eta seniorrek jokatuko dute.

Finala 19:00etan hasiko da eta sarrea doakoa izango da.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak