Galdakaok asteburuan irekiko du skatepark berria Zugatzu auzoan. 1.200 metro koadroko teilatu baten azpian dago eraikita.
Asteburu honetan irekiko du Galdakaoko Udalak Zugatzun eraiki duen skateparka. Estatuko pistarik erdi estali handiena da eta 1.200 metro koadroko teilatu baten azpian dago eraikita. Argiztapena abuztuan jarriko duten arren, herritarrek dagoeneko estreinatu ahal izango dituzte instalaziak. Guztira 11.280 metro koadroko azalera hartzen du eta hurrengo fase batzuetan zerbitzu gehiago gehituko dizkiote.
Galdakaoko Udaletik aurreratu dutenez -eta inguruko lasaitasuna errespeta dadin-, instalazioak erabiltzeko ordutegia 08:30etik 22:00etara bitartekoa izango da, astelehenetik igandera.
