Sareak

☉ Galdakao

Eternal Running oztopo-lasterketa Galdakaora itzuliko da urriaren 22an

Urriaren 22an, larunbatez, Galdakaok Eternal Running oztopo-lasterketa hartuko du bigarren urtez. Ekintza honek kirola eta ikuskizuna uztartzen ditu

|

Urriaren 22an, larunbatez, Galdakaok Eternal Running oztopo-lasterketa hartuko du bigarren urtez. Ekintza honek kirola eta ikuskizuna uztartzen ditu eta jende guztiarentzako zabalik dago.

Iaz 5.891 paratide izan zituen lasterketak eta horietatik 5.713 lagunek ibilbide osoa egitea lortu zuten. Udalak eta antolakuntzak esan bezala, 2017. urtera arte ospatuko da Eternal Running Garaiezina Galdakaon.

Lehentasuna galdakoztarrei

Dagoeneko izena emateko prozesua abiarazi du Eternal Running lasterketako antolakuntzak. Galdakaon bizi direnek abantaila izango dute eta lehentasuna izango dute izena ematerako orduan. Zentzu horretan, gaurtik urriaren 21era arte, proba honetan parte hartzeko interesa duten galdakoztarrak Urretako kiroldegian eman dezakete izena, 09:00etatik 17:00etara, eta 19 euro ordaindu -errolda-ziurtagiria edo kirol instalazioetako abonu-txartela aurkeztu beharko dute-.

Galdakaon bizi ez direnek ere izena emateko aukera dute online eta 26 euro ordaindu beharko dituzte.

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri