→Galdakao

Europako Parlamentuak eta Galdakaok Hodei Egiluz gogoratuko dute gaur

galdakao hodei egiluz bi urte belgika 2015

Gazte galdakoztarraren desagerpenaren bigarren urteurrena bete da gaur, urriak 19. Europako Parlamentuak desagertutako pertsonei buruzko jardunaldiak ospatuko ditu eta Galdakaon Hodei Egiluzen aldeko kartela jarriko dute.

Gaur orain dela bi urte desagertu zen Hodei Egiluz gaztea Anberesen (Belgika). Galdakaoko gaztearen familia Belgikan dago, bilaketa-lanak aurrera jarrai dezaten aldarrikatzeko.

Era berean, bigarren urteurrenarekin bat eginez, Europako Parlamentuak “Desagertutako pertsonei buruzko protokolo europarra” jardunaldiak eskainiko die urriaren 19an Hodei Egiluzen moduko kasuei. Jardunaldi honetan, Europan desagertutako pertsonen arazoekin erlazionatutako pertsonek eta erakundeek hartuko dute parte, baita Ibon Uribe Galdakaoko alkateak ere.

 

 

GALDAKAO, KASUAREKIN BAT

Galdakaoko udaletxeak pankarta bat jarriko du, Hodei Egiluz herrikideen oroimenean dagoela adieraziz. Gazte galdakoztarraren senideek eta lagunek diotenez, “Jazotakoaren ikerketak jarraitu dezala nahi dugu, berarekin zer pasatu zen argitzeko eta ahal bada, aurkitzeko eta etxera bueltan ekartzeko”.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak