→Galdakao

Armenia eta Uruguai izango dira Folklore Bizian jaialdian uztailean

galdakao folklore bizian 2017 armenia eta uruguai

Era berean, Galdakaoko Andra Mari eta Usansoloko Oinarin dantza taldeek parte hartuko dute Folklore Bizian Jaialdian, uztailaren 19tik 21era.

Era berean, Galdakaoko Andra Mari eta Usansoloko Oinarin dantza taldeek parte hartuko dute Folklore Bizian jaialdian, uztailaren 19tik 21era

Uztailaren 19tik 21era bitartean ospatuko da Galdakaon Folklore Bizian jaialdia. Aurten gurean izango ditugu Armeniako Bardiner folklore-taldea eta Uruguaiko Canalones danza independiente taldea. Galdakao eta Usansoloko dantza taldeak ere parte hartuko dute jaialdian: Andra Mari eta Oinarin.

Armeniarrek balleta egiten dute, “ikuskizun beroa eta aparteko koreografia darabilena”, diote. Eta, uruguaitarrek Hego Amerikako tradizioko doinu ezagunak dantzatu eta kantatzen dituzte.

FOLKLORE BIZIAN 2017 – EGITARAUA

Uztailak 19 + 20, asteazkena eta osteguna

20:30 Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria). Kurtzeko plazan edo frontoian

Uztailak 21, ostirala

20:30 Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Oinarin Dantza Taldea (Usansolo, Galdakao, Euskal Herria). Unkina kiroldegian

*Dantza-saioen aurretik, kalejira egingo dute dantza taldeek udalerriko kaleetatik barrena

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak