→Galdakao

“Froga eta misterioa” jolas-tailerra Galdakaoko udal liburutegietan

Ekainaren 16an Torrezabalen, 17an Usansolon eta 18an Aperribain antolatu dituzte euskarazko jolas-tailerrak. Irakurlezaletasuna sustatzea du helburu tailerrak.

Galdakaoko hiru udal-liburutegiek “Froga eta misterioa” jolas-tailerra antolatu dute ekainaren 16tik 18ra bitartean. Liburuen bitartez erabiltzaileei pistak emango dizkiete hainbat misterio argitzeko helburuarekin. Torrezabal Kultur Etxeak hartuko du lehenengo jardunaldia ekainaren 16an. Bihar, hilak 17, Usansolon izango da jolas-tailerra eta 18an Aperribain. 17:00etan hasiko da tailerra eta 19:00ak arte luzatuko da.

Kultura Arlotik bultzatutako joera da tailerra, irakurzaletasuna heziketa-eremu desberdinetik sustatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak