→Galdakao

Futbol eskolen jardunaldia igandean Galdakaon

Otsailaren 15ean, igandean, kategoria txikietako futbol eskolen jardunaldia antolatu du Club Depotivo Galdakaok bere mendeurrenaren ospakizuna dela eta.

Eskolarteko topaketa honek programa trinkoa izango du eta 09:30ean hasiko da Galdakaoko eta Etxebarriko txikien arteko partiduarekin (2010ean jaiotakoak). Hortik aurrera, kategoria txikietako partidu batzuk jokatzen joango dira eta ekintzak 13:00etan amaituko dira Galdakao eta Baskonia arteko partiduarekin (2007an jaiotakoak).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak