→Galdakao

Galdakaho azokarekin batera hasiera emango diote Gabon programari Galdakaon

galdakao gabonak

Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era Galdakao Gabon giroan murgilduko da. Galdakaho Liburu eta Diska Azokarekin hasiko da programazioa.

Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era bitartean Galdakao Gabon giroan murgilduko da. Hain zuzen ere, Galdakaho Liburu eta Diska Azokak irekiko du Gabonetako egitaraua eta Errege Magoen kabalgatak itxiko du.

Ez dira faltako Gabon-kantak, Gabonetako Haur Parkea, Artisau Azoka, Bertso jaialdia, Olentzero eta Mari Domingi eta Errege Magoen harrera. Gainera, zinema eta gazteentzako beste hainbat jarduera antolatu dituzte.

Galdakaoko Gabon programa 2016 – Egitaraua

Abenduak 15-21

Galdakaho Liburu eta Diska Azoka. Muguru kalea

Abenduak 16, ostirala

21:00 Euskal kantariak: Urko, Txomin Artola eta Gontzal Mendibil. Torrezabal Kultur Etxea

Abenduak 17, larunbata

21:00 Talde lokalen kontzertuak: Free the Wheel, Txirlora eta Midnight Road. Torrezabal Kultur Etxea

Abenduak 18, igandea

12:00-14:00 + 17:00 Kaiola Art: Swing tailerra + kalejira. Kurtzeko plaza

18:30 XXIV. Jaialdia: Gabon-kantak eta folklore extremeño. Torrezabal Kultur Etxea

Abenduak 23, ostirala

20:30 Bertso-salda Torrezabal Kultur Etxean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Miren Amuriza

Abenduak 24, larunbata

16:30 Olentzero eta Mari Domingiren harrera Gandasegiko arkupeetan

17:00 Olentzero eta Mari Domingi kalejiran Kurtzeko plazatik

18:00 Agurra Olentzerori eta Mari Domingiri Santi Brouard plazan

Abenduak 26, astelehena

12:00 + 17:00 Zinema euskaraz: Phantom Boy. Torrezabal Kultur Etxea

Abenduak 27-30

11:30-14:00 / 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Elexaldeko kiroldegian (0-12 urte). Autobusak Ardanza parketik

Abenduak 28, asteazkena

12:00-14:00 / 16:30-20:30 Txu-txu trena Kurtzeko plazatik

18:00 Jinkana misteriotsua (12-15 urte). Plazakoetxe

Abenduak 29, osteguna

08:30-19:00 Irteera Donostiara: Zientzia Museoa eta Txuri Urdin Izotz Pista (12-17 urte)

12:00-14:00 Txu-txu trena Kurtzeko plazatik

16:30-20:30 Txu-txu trena Usansolon

Urtarrilak 4, asteazkena

12:00 + 17:00 Zinema euskaraz: Axel, heroi txikia. Torrezabal Kultur Etxea

Urtarrilak 5, osteguna

18:00 Errege Magoen kabalgata Galdakaon. Kurtzeko plazatik Bengoetxeko elizara. Bertan, txokolatada

19:00 Errege Magoen kabalgata Usansolon. Tren geltokitik Unkina plazara

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak