“Itsasoari begira” dokumenatala eta “Emociones imperfectas” hitzaldia antolatu dituzte. Helburua esperientzia pertsonalen eta adituen bidez gaixotasun arraroei buruz kontzientziatzea da.
Esperientzia pertsonalen bidez eta adituen laguntzarekin, gaixotasun arraroei buruzko heziketazko ekimen solidarioen zikloa antolatu du Galdakaoko Udalak, Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuaren bitartez. Helburua da gaixotasun arraroen inguruan informatzea, kontzientziatzea eta ezagutzera ematea.
GAIXOTASUN ARRAROEN ZIKLOA – EGITARAUA
Maiatzak 27, asteazkena
20:30 “Itsasoari begira” dokumentalaren proiekzioa Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera doan.
Gaur egun 300.000 persona inguru dago Euskadin gaixotasun “arraroez” kaltetuta. Euretako bat Itxaso Azpitarte da, 17 urteko gaztea, disfuntzio neurologikoa daukana. Haur hauen eguneroko bizitzaren berri emateko asmoarekin, Zesatenjuenaz ekoizpen-etxeak -Galdakaoko Udalaren laguntzaz- superazio-istorioa eramango du pantaila handira, luzemetrai baten bidez, Euskadi eta Nafarroa zein Espainiako zine-aretoetan, baita telebistetan edo zinemako jaialdietan ere proiektatuz.
Maiatzak 28, osteguna
18:00 “Emociones imperfectas” gaiari buruzko hitzaldia Gandasegiko Balio Anitzeko gelan.
Adibideen bidez emozioak ulertzeko eta neurri egokiz baloratzeko motibatu nahi da, pertsonalizatuz eta bakoitzak daukan sentitzeko eta barneratzeko modua errespetatuz, norbanakoaren eta mugitzen garen gizartearen arteko oreka bilatuz.
