Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Galdakao

“Hizkuntza, kultura eta nortasuna indartzeko” I. Mozoilo Eguna antolatu dute Galdakaon

Ekainaren 4an, larunbatez, Galdakaok I. Mozoilo Eguna hartuko du. Jai honen helburua da “geure hizkuntza, kultura eta nortasuna idartzea”, diote antolatzaileek.

|

galdakao mozoilo eguna 2016 kartela moztuta

Ekainaren 4an, larunbatez, Galdakaok I. Mozoilo Eguna hartuko du. Jai honen helburua da “geure hizkuntza, kultura eta nortasuna idartzea“, diote antolatzaileek. Galdakaoko Udalak herriko hainbat elkarterekin martxan jarri du egitasmo hau.

Egun osoko jaia izango da eta musika kontzertuak, artzai-txakurren erakustaldia, umeentzako tailerrak, pilota partidua eta herri bazkaria nabarmentzekoak dira. Azken bi ekitaldietarako txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte. Herri bazkarirako 10 euro ordaindu behar dira eta Alai, Baserri, Batzokia, Ganguren, Gure Toki, Herriko, Oñarte eta Zurrut tabernetan daude eskuragarri txartelak. Pilota partiduko sarrerak 10 eta 15 euroren truke eskuratu daitezke Kurtzeako frontoian bertan.

I. Mozoilo Eguna – Programa

10:00 Txistulari eta musika bandekin diana kalez kale, hamaiketakoa eta jaien hasiera Ardanza parkean

11:00 Artzai-txakurren erakustaldia Ardanza parkean

12:00 Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia Ardanza parkean

12:30 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak Plaza Gorrian

13:00 Herriko musikariak, Galdakao Kantari eta Musika Eskolako ikasleak

15:00 Herri bazkaria Kurtzea plazan

17:00 Erromeria Kurtzea plazan

19:00 Pilota partiduak Kurtzea frontoian: Titin III-Gorrotxategi vs Xala-Zabala

20:30 Herriko musika taldeen kontzertuak Sant Brouard plazan

☉ Galdakao

Gurasolagun egitasmoaren urteko lehen tailerra antolatuko dute bihar Galdakaon

|

'Igel mihiluzeak' tailerra antolatuko dute urtarrilaren 24an Galdakaoko AEK Euskaltegian // Hego Uribeko Berbalagun

Berbalagunak martxan dira urritik Hego Uribe eskualdean, eta Gurasolagunak ere hasiko dira urtarriletik aurrera elkartzen.

Galdakaon urtarrilaren 24an antolatu dute ikasturteko lehen tailerra: Igel mihiluzeak. Barandiaran AEK Euskaltegian izango da tailerra, 17:15etik aurrera.

Tailerra 3 eta 9 urte bitarteko umeentzat eta euren familientzat dago zuzenduta. Materiala bertan jasoko dute.

“Ikasturteko lehen tailerra izango da. Beraz, proiektua ezagutzeko aukera paregabea izan daiteke. Euskaraz aritzea eta ondo pasatzeko gogoa izatea da eskatzen dugun bakarra”, diote Hego Uribeko Berbalagunetik.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Fernando Izagirre DYAko presidente izandakoarentzat 7 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak

Ikerketa judiziala 2022an hasi eta hilabete honetan bukatu da. Izagirre eta Juan Diego Gallardo bere bazkidea epaiketaren zain daude orain

|

Fernando Izagirre DYAko txalekoarekin 2020ko pandemian // DYA

DYAko presidente izan zen garaian (2016-2021) ustez egindako irregulartasunengatik ikerketapean egon da Fernando Izagirre galdakoztarra.

Ikerketa 2022an hasi zuten eta ia hiru urte ostean, epaiketaren zain geratuko da akusatua, baita Juan Diego Gallardo bere bazkidea ere.

Fiskaltzak 7 urteko espetxe-zigorra eskatu du Izagirrerentzat: 4 urte eta erdi administrazio desleialeko delitu jarraituengatik eta 2 urte eta erdi DYAren egoera ekonomikoa islatu behar zuten dokumentuak faltsutzeagatik. Gallardorentzat 4 urteko kartzela-zigorra eskatu du.

Era berean, bi inputatuek DYAri 4,75 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordaina ematea eskatu du Fiskaltzak. Eta akusatuen “bizibideak” eta “ondasunak” ikertzeko agindu dio Poliziari, etorkizunean gerta daitezkeen enbargoei begira, kondena bete behar badute.

Akusazio partikularrak, DYAk berak, urte gehiagoko espetxe-zigorra eskatu du inputatuentzat, eta Estibaliz Guevara aurreko gerentea epaitzea ere eskatu du, baina azken eskaera hori ez dute onartu eta errekurtso judizial baten zain dago.

Ikerketa 2022tik

DYAko zuzendaritza batzorde berriak salaketa jarri zuen 2022an, barne-auditoria batek alarmak piztu ondoren. Zehazki, “gauza arraro askorerekin” egin zuten topo auditorian, besteak beste, “diru txartelen erabilera okerra”.

Salaketa publiko egin eta Izagirrek Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendari karguari eta Galdakaoko Udaleko EAJren bozeramailetzari uko egin zuen.

1986an hasi zen boluntario gisa Izagirre DYAn eta 2016an izendatu zuten presidente. 2021ean kargua utzi zuen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritza hartu ondoren.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Ibilaldiaren abestia aurkeztuko du Eguzkibegi Ikastolak otsailean

|

Otsailaren 21ean aurkeztuko dute 2025eko Ibilaldiaren abestia Torrezabalen // Geuria

Ibilaldia izango da aurten Galdakaon, maiatzaren 25ean. Eguzkibegi Ikastola antolaketa lanetan ari da eta iazko ekainean leloa eta logoa iragarri ondoren, otsailean abestia aurkeztuko dute.

Otsailaren 21ean, ostiralez, izango da 2025eko Ibilaldiaren abestiaren aurkezpena Torrezabalen. Ekitaldia arratsaldean izango da, baina oraindik ordua zehazteke dago.

Bestetik, otsailaren 23an Kanporamartxoa antolatuko dute Eguzkibegik, Ganguren Mendi Taldeak, Adiskide Pilota Taldeak eta Andra Mari Dantza Taldeak. Azken hiru elkarte galdakoztarrek urteurrenak ospatuko dituzte aurten.

Bizkaiko ikastolen egun handia iritsi bitartean, hamaika ekintza antolatuko ditu Eguzkibegik. Lehena urtarrilaren 19an izan zen: Herri kirolen desafioa. Hemen argazkiak!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Ibilaldia 2025 batzordea: “Herri kirolen desafioa arrakastatsua izan da! Oso pozik gaude”

|

Ibilaldia izango da aurten Galdakaon, maiatzaren 25ean. Eguzkibegi Ikastola antolaketa lanetan ari da eta Bizkaiko ikastolen egun handia iritsi bitartean, hamaika ekintza antolatuko dituzte.

Urteko lehen jarduera urtarrilaren 19an, igandez, egin zuten Kurtzeko plazan: Herri kirolen desafioa. Hemen argazkiak!

Otsailean, bi ekintza izango dira: alde batetik, hilaren 21ean aurtengo Ibilaldiaren abestia aurkeztuko dute Torrezabalen, eta otsailaren 23an Kanporamartxoa antolatuko dute Eguzkibegik, Ganguren Mendi Taldeak, Adiskide Pilota Taldeak eta Andra Mari Dantza Taldeak. Azken hiru elkarte galdakoztarrek urteurrenak ospatuko dituzte aurten.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Ibilaldiaren urteari hasiera emateko Herri kirolen desafioa giro bikainean ospatu dute Galdakaon

|

Ibilaldia antolatuko du maiatzaren 25ean Eguzkibegi Ikastolak Galdakaon. Herrian giroa prestatzeko ekintzak antolatzen hasi dira: gaur, urtarrilak 18, Herri kirolen desafioa izan da Kurtzeko plazan. Eguraldi bikainarekin, giroa ezin hobea izan da! Hona hemen GEURIAn egin ditugun 86 argazki!

Osorik irakurri