→Galdakao

Egitaraua | Musika Asteak Da Capo, Arteus Orkestra eta kalejirak ekarriko ditu Galdakaoko Torrezabalera

Azaroaren 20tik 24ra Musika Astearen XXXI. edizioa egingo dute Galdakaon

Oreka Reed Quintet, 2021eko Musika Astean // Geuria

Azaroaren 20tik 24ra Musika Astearen XXXI. edizioa egingo dute Galdakaon. Igande honetatik datorren asteko ostegunera arte askotariko musika-jarduerataz gozatzeko aukera izango dugu bertan: kontzertuak, kalejira, emanaldiak…

Maximo Moreno Musika Eskolak antolatutako asteko kontzertu hauek Torrezabal Kultur Etxean antolatuko dituzte, egunez egun. Kontzertuak doakoak izango dira Musika Eskolako ikasleentzat. Gainontzekoek Torrezabal Kultur Etxeko lehiatilan zein online eskuratu ditzakete 3 eurotan.

Egitaraua | Galdakaoko Musika Astea 2022

Azaroak 20, igandea
13:00 Da Capo bandaren ‘Soinuak senidetzen’ kontzertua, Sociedad Musical Unión de Pescadores bandarekin

Azaroak 21, astelehena
19:30 Arteus orkestraren kontzertua. Vivaldiren “Las cuatro
estaciones” eta Piazzolaren “Cuatro estaciones porteñas” lanak joko ditu

Azaroak 22, asteartea
19:00 “Ad Libitum” Txistu bandak kalejira egingo du herritik
19:30 “Traditions & Tradizioak” Joshua Edelmanek eta Xabi Arakamaren jazz-folk kontzertua

Azaroak 23, asteazkena
19:30 Emanaldia Zornotzako Zubiaur musika eskolako Zik gazte koruaren eskutik

Azaroak 24, osteguna
19:30 Swing for kids familia-kontzertua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak