→Galdakao

Eguneko irteerak, pintura ikastaroa eta Huescatik zirkuitu kulturala prestatu dituzte Galdakaoko adinekoentzat

Urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran Galdakaoko adinentzako programa zabala prestatu du Udalak

Ordesako 'Los Estrechos' ur jausia, neguan // Jon Goikouria

Urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran Galdakaoko adinentzako programa zabala prestatu du Udalak: Itsas museora eta serantesera ibilaldia, pintura ikastaroa eta 6 eguneko zirkuitu kulturala Huescatik, autobusean.

Urtarrilaren 24an txango kulturala prestatu dute Bilboko Itsas-Museora. Bertan, XX. mendeko Bizkaiko ontziolen historiaren inguruko erakusketa ezagutuko dute herritarrek. Edukiera mugatua izango da (24 lagun) eta urtarrilaren 13tik aurrera izena eman dezakete interesdunek.

Urtarrilaren 26an 30 lagunentzako txangoa antolatu dute Santurtziko Mamariga auzotik Serantes mendira.

Otsailaren 1etik martxoaren 22ra XIX. mendeko inpresionismo eta postinpresionismo inguruko artea eta pintura ikastaroa prestatu dute asteazkenero Torrezabalen, 11:00etatik 12:30ak arte. Izena emateko epea urtarrilaren 11n zabalduko dute.

Janovas, Huesca // Jon Goikouria

Maiatzaren 28tik ekainaren 2ra zirkuitu kulturala prestatu dute Huescatik, autobusez. 6 egun eta 5 gauetako bidaia izango da eta Erdi aroko Jaka, Hecho eta Anso haranak, Canfranc, Ordesa, Torla, San Juan de la Peña, Huesca, Loarre gaztelua… udal ordezkariek iragarri dute zirkuituan izena emateko epea “laster” argitaratuko dutela.

Jardueretako izen emateak Galdakaoko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan egin ditzakete interesdunek. Gizarte Ekintzako Bulegoan ere handitu daiteke informazioa astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan handitu daiteke 10:00etatik 13:30ak arte. Ostegunetan 16:00etatik 18:00ak arte, baita 944 010 545 telefono zenbakiaren bidez ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak