→Galdakao

Ainhoa Cantalapiedra abeslari galdakoztarrak Telecincoko ‘Supervivientes’ saioan parte hartuko du

Ainhoa Cantalapiedra // Telecinco

Ainhoa Cantalapiedra Cuñado (Galdakao, 1980) abeslari galdakoztarrak Telecinco kateko ‘Supervivientes 2022’ saioan parte hartuko du aurten. Oraindik Mediasetek ez du iragarri saioa noiz hasiko den eta oraingoz lehiakideak aurkezten ari dira. Momentuz beste bi lehiakide aurkeztu dituzte: Nacho Palau —eskultorea eta Miguel Boséren bikotekide ohia— eta Kiko Matamoros —Mediaseteko eta Telecincoko kolaboratzailea—.

2002an egin zen ezagun Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarra. Urte hartan TVEko Operación Triunfo saioan parte hartu eta irabazi zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak