→Galdakao

Ohiko aparkalekuak berreskuratuko ditu Galdakaok, ostalaritzako terrazak datorren astean kenduta

Ostalaritzako terrazak aparkalekuetatik kentzeko epea asteazkenera arte dute ostalariek // Galdakaoko Udala

Ostalaritzako terrazak jartzeko kendutako aparkalekuak ibilgailuek beteko dituzte berriro Galdakaon. Otsailaren 14tik aurrera ez da murrizketarik egongo tabernen eta jatetxeen edukieran, eta hortaz, ostalaritzako terrazen ez ohiko handitzeak ere amaituko dira.

“Ostalaritzako terrazak aparkalekuetatik kentzeko epea asteazkenera arte dute ostalariek, eta, ostegunetik aurrera, espazio publikoek ohiko erabilera berreskuratuko dute: terrazek hartu dituzten aparkalekuek bere lekua eskuratuko dute berriro”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak