→Galdakao

Aperribaiko lehenengo igogailuak eraikitzen hasi dira

Anbulatorio ondoko igogailua eta arrapala mugikorra eraikitzeko lanak maiatza amaierarako edo ekaina hasierarako bukatuta egon dira.

Aperribaiko eskola eta anbulategiaren artean dago bigarren igogailua // Argazkia: Geuria

Anbulatorio ondoko igogailua eta arrapala mugikorra eraikitzeko lanak maiatza amaierarako edo ekaina hasierarako bukatuta egon dira

Aperribaiko irisgarritasun arazoei aurre egiteko obrak hasi dituzte dagoeneko. Hain zuzen ere, bertan bost hiri-igogailu eraikiko dituzte, eta hasteko, lehenengo bi igogailuak eraikitzeari ekin diote. Aurreikusitako bost igogailuetatik bigarrena eta hirugarrena eraikiko dituzte aurrena. Igogailuen kokapenari dagokionez, bigarrenak anbulatorioaren eta frontoiaren ondoko etxebizitzak lotuko ditu, eta hirugarrenak Aperribai kaleko 34. zenbakia eta 46. zenbakia lotuko ditu.

Obrak urtarrilaren 7an hasi zituzten. “Bigarren igogailuko obrak martxan onean doaz, baita hirugarren igogailurantz doan arrapala mugikorra ere. Aurreikuspenen arabera, maiatza bukaerarako edo ekaina hasierarako amaituko dituzte obrak”, diote Udaletik. Beste alde batetik, hirugarren igogailuko obrak atzeratu egingo direla jakinarazi dute Udaletik, “igogailurako zuloa egiterako orduan ur-hodiak egoera okerrean daudela ikusi baitugu”. Udalak ur-hodi horiek berrituko ditu eta horregatik hilabete inguru atzeratuko dira lan horiek. Bi igogailuak eraikitzeko 1,2 milioi euro inbertituko ditu Udalak, 2019ko kontuei dagozkienak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak