Argazkiak | Espainiako Vuelta Gangurenetik, 100 argazki baino gehiagotan

Gaur egun handia izan da txirrindularitzako zale eta profesionalentzat eta lehen ordutik jendeak orduak zeramatzan Espainiako Vuelta itxaroten. Abuztuaren 19tik irailaren 11ra arte izango da Espainiako Vueltaren 77. edizioa eta aurtengoa Utrechten hasi zen (Herbehereak) eta Madrilen amaituko da. Guztira 21 etapa egingo dituzte korrikalariek 3.280 kilometro egin ahal izateko.