→Galdakao

Argazkilaritza hastapen ikastaroa antolatu du Click eta Click elkarteak Galdakaon

Apirilaren 26tik ekainaren 28ra bitartean izango da ikastaroa Torrezabalen // Argazkia: William Bayreuther, Unsplash

Argazkilaritza ikastaroa antolatu du Click eta Click elkarteak Galdakaon. Oinarrizko ikastaroa izango da, eta besteak beste, kamera eskuz erabiltzea, enfokatzeko moduak, neurtzeko moduak, eremuaren sakontasuna, argia edota kolorea bezalako ezagutzak jasoko dituzte partaideek.

Ikastaroa apirilaren 26an hasiko da eta ekainaren 28ra arte luzatuko da. Guztira 20 orduko ikastaroa izango da: asteartero bi orduko saioak. Ikastaroa Torrezabal Kultur Etxean izango da, 18:30etik 20:30era. Ikastaroan interesa dutenek izena eman behar dute clicketaclick@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Prezioa 45 eurokoa izango da, eta bazkideek 20 euro ordainduko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak