→Galdakao

Pontzi Zabala kalean arrapala mekanikoa eraikitzeko 1,2 milioi euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

Pontzi Zabalako arrapala mekanikoa eraikitzeko lehenengo faserako 1.250.000 euro bideratuko ditu Udalak // Google

Galdakaoko Udalak 13 milioi euroko aurrekontu aldaketa egingo du, eta “herritarren ongizateari begira”, hainbat proiektu estrategiko prestatu ditu udal gobernu taldeak. Hala nola, mugikortasuna errazteko hirigintza proiektuak, herriko ondarea eta baliabideak erabilgarri jartzeko egitasmoak, eta teknologia zein kirol azpiegiturak guztien eskura ipintzeari begirakoak.

“Legegintzaldiaren lehen bi urteak betetzear direla, herriaren ongizateari bultzada handi bat emateko unea da”, dio Iñigo Hernando alkateak: “Galdakaoko Udala hamarkadetan zehar dirua pilatzen egon da diruzaintza gerakinean. Gerakin hau aurrekontuetan aurreikusitako baina ez exekutatutako partidei dagokiona da. Hau da, hainbat eta hainbat proiektuetarako dirua jarri jarri da, baina inoiz ez dira egikaritu. Galdakoztarrek beraien zerga eta tasei esker eratutako aurrekontuekin, baina beraien beharrak asetzeko errealitate bihurtu ez diren proiektuekin osaturik dago gerakina”. Eta aldaketa iragarri du alkateak: “Galdakoztarrek urteetan zehar egindako esfortzua kalean islatzea erabaki du udal gobernu honek eta horretarako apirileko osoko bilkuran 13 milioi euroko aurrekontu aldaketa egitea proposatu du. Bada garaia urtetan zehar itsulapikoan geratu den herritarren dirua proiektuetan gauzatu dadin. Horretan egon gara lanean burubelarri azken hilabeteotan”, dio Hernandok.

Proiektu zehatzetan lanean ari da Udala, eta besteak beste, honako egitasmoak egikaritzeko egingo du aurrekontu aldaketa:

Ondarea

Udalak ondasunak erosteko apustua egin du, eraikinak eta lurrak herriarenak bihurtu eta gizarte zerbitzuetara bideratzeko, ondare kulturalerako edota kirol-ekipamenduetarako. Hauek dira alor honetako inbertsio nagusiak:
– Etxebizitzak erosteko: 246.000 euro
– U
dal lokalak egokitzeko: 200.000 euro
Egiako eskola ondoko lurrak erosteko: 42.000 euro
Lurra Olabarrin: 27.000 euro
Elexalden baserria eta lurra: 240.000 euro
– E
kipamendurako lurra Elexalden: 112.500 euro

Hirigintza

Herritarren ongizatea hobetzeko asmoz, mugikortasuna erraztuko duten lanak egikarituko dira:
– N-634 errepidean biribilgunea egiteko lanak: 1.264.184 euro
– E
lexaldeko igerilekuko taberna: 1.000.000 euro
– Tximelarreko igogailua: 688.000 euro
Pontzi Zabalako arrapala mekanikoa, 1. fasea: 1.250.000 euro
Berezikoetxeko parkeko estalkia: 483.000 euro
Asfaltatzea eta zolaketa hirigune eta baserri guneetan: 1.463.000 euro
– Aperribaiko 1. igogailua: 831.000 euro
Aperribaiko igarobidea konpontzea: 740.000 euro
Olabarriko igarobidea konpontzea: 380.000 euro
Etxebizitza dotazionalak: 248.000 euro
Markesinak: 50.000 euro
ESAN handitzeko, ondoko lokala egokitzea: 250.000 euro

Informatika

Galdakaoko Udalak 371.600 euro jarriko ditu informatika arloko hainbat arlo indartzeko. Adibidez, informazioa modu argi eta ulergarriagoan eskaintzeko eta herritarrei tramitazioan laguntzeko helburuz berritu egin nahi da udal webgunea, eta 35.000 euro gorde dira horretarako.

Kultura

– Kultur etxeetan ekipamendua hobetzeko: 24.000 euro
– Arte eszenikoen sustapenerako: 36.000 euro

Enplegu plana

– 800.000 euro gehituko dituzte aurrekontuan Enplegu Planerako zeuden 1.030.000 euroei.

Kirola

– Kirola aire librean egiteko kalistenia parkea: 48.000 euro
– Bizikletak konpontzeko kale-tailerra: 15.000 euro
Ganguren Mendi Taldearekin hitzarmena, Upomendi inguruko bideak seinalizatzeko: 46.250 euro
Kirol ekipamenduetarako: 50.000 euro

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak