Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Galdakao

Aurrez aurreko arretarik ez dute emango Galdakaoko Udalean

Herritarrekiko arreta zerbitzua telefono bidez edota telematikoki soilik ematea erabaki du Galdakaoko Udalak.

|

galdakao esan bulegoa 2017 eskaerak
Herritarrekiko arreta zerbitzua telefono bidez edota telematikoki soilik emangi dute // Geuria

Herritarrekiko arreta zerbitzua telefono bidez edota telematikoki soilik ematea erabaki du Galdakaoko Udalak. Galdakaoko eta Usansoloko Esan bulegoak itxita egongo dira, baita udaletxea ere. Hala ere, langileak bertan izango dira lanean arreta orduetan, eta telefonoz zein internet bidez emango dute arreta zerbitzua, aldi baterako. Gauzak horrela, aurrez aurreko arretarik ez dutelaemango jakinarazi dute Udaletik,”abisu berririk ezean”.

“Herritarrei arreta zerbitzua ematen dieten langileen osasun egoera zein herritarrena beraiena zaintzeko helburuarekin hartu dugu neurri hau”, diote Udaletik. Gainera, Udaleko gainerako langileei ere eskura dituen erraztasunak emango dizkie Udalak: “Posible den kasuetan etxetik lan egiteko aukera eman diegu langileei, horretarako baliabideak prestatuta”.

Zalantzak argitzeko eta tramiteak egiteko hauek dira telefono zenbakiak eta helbide elektronikoak:
– Udaletxea, Esan: 944 010 500 – esan@galdakao.net
– Gizartekintza: 944 010 545 – gizartekintza@galdakao.net
– Eise: 944 363 032 – eise@galdakao.net
– Txapelena: 944 571 847 – esan@galdakao.net
https://galdakao.egoitzaelektronikoa.eus/info

☉ Galdakao

Muguru parkeko jolasak berritzeko 88.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

|

Lanak bihar hasi eta hilabetez luzatuko dira // Galdakaoko Udala

Muguru parkeko jolasak berrituko ditu Galdakaoko Udalak. “Denboraren eta erabileraren ondorioz hondatu eta apurtu egiten dira zabuak eta berritzeko beharra sortzen zaie”, diote udal arduradunek.

Zehazki, zabuak margotuko dituzte, zorua aldatuko dute eta txirrista berria jarriko dute.

Lanak hilabetez luzatuko dira, eta konponketa lanek irauten duten bitartean jolas parkea ezingo da erabili.

Galdakaoko Udalak 88.000 euro bideratuko ditu lan horietara.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Garapen jasangarriaren alde gazteen pentsamendu kritikoa sortzea bilatuko dute Galdakaon

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua, pobrezia desagerraraztea, desberdintasunak murriztea, kalitatezko hezkuntza eta helburuak lortzeko aliantza landuko dituzte Gazte Plazaren bidez

|

Besteak beste, ekoizpen eta kontsumo arduratsua landuko dute gazteek ekimenaren bidez // Claudio Schwarz, Unsplash

Garapen jasangarrirako helburuak gazteei ezagutarazi eta horietako batzuen inguruan sakontzeko jarduerak antolatu dituzte Galdakaon urriaren 17tik 22ra bitartean.

Gazte Plaza ekimenaren bidez, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, pobrezia desagerraraztea, desberdintasunak murriztea, kalitatezko hezkuntza eta helburuak lortzeko aliantzak bezalako gaiak landuko dituzte gazteek.

Ardanza parkean jarriko duten karpan erakusketa bat egongo da, 12:00etatik 19:00etara bitartean. Karpa zabalik egongo da edozein herritarrentzat; hala ere, 12:15etik 16:00etara bitartean DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak bertaratuko dira.

Gainera, bisita gidatuak, tailerrak, ihes-gela eta orientazio saioak ere antolatuko dituzte. “Jokoaren bidez Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko ezagutza areagotzeko, hainbat ihes-gela saio egingo dira. Saio horiek ordubetekoak izango dira, zazpi proba izango dituzte eta eskola ordutegitik kanpo egingo dira”, diote udal ordezkariek.

“Gazte Plazan proiektua gazteen artean pentsamendu kritikoa sortzeko beharrari lotutako ekimena denez, Garapen Jasangarrirako Helburuak gaurkotasuneko gaiekin lotuko dira, parte-hartzaileek jarrera desberdinak landu ditzaten”, diote.

Ildo horretan, orientazio saioa egingo dute herriko kaleetatik: “Gazteak taldeka banatu, eta, Gazte Plazatik abiatuta, herriko espazio eta dinamikak ezagutuko dituzte hainbat proben bidez. Horrela, hiri eta kolektibo inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak nolakoak diren hausnartzeko aukera izango dute”, diote.

Gazte Plaza 2024

Urriak 17, osteguna
09:00-13:30 UN Etxeko tailerrak
09:30-11:30 Plazatik kaleetara jarduerak
12:00-19:00 Karpako erakusketaren irekiera
17:00-20:00 GJHen Ihes-gela

Urriak 18, ostirala
09:00-13:30 UN Etxeko Tailerrak
09:30-11:30 Plazatik Kaleetara jarduera
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia
17:00-20:00 GJHen Ihes-gela

Urriak 19, larunbata
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia
17:00-20:00 GJHen Ihes-gela

Urriak 20, igandea
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia

Urriak 21, astelehena
09:00-11:00 UN Etxeko Tailerrak
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia

Urriak 22, asteartea
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Gurseko kontzentrazio-esparrua ezagutzeko irteera antolatu du Galdakao Gogorak urrian

|

1939. eta 1946. urteen artean, Gurseko barrakoietatik 64.000 preso pasa ziren, euretatik 6.555 euskaldunak, eta batzuk galdakoztarrak // Galdakao Gogora

Galdakao Gogora elkarteak irteera bat antolatu du Gurseko kontzentrazio-esparrua ezagutzeko. Urriaren 26an, larunbatez, izango da irteera: “Gurseko kontzentrazio zelaia bisitatuko dugu, baita ondoan dagoen Navarrens herria ere”, diote Galdakao Gogoratik.

Irteera 09:00etan izango da Galdakaoko udaletxetik, eta “iluntze aldera” itzuliko dira. Irteerara joan nahi duenak izena eman behar du urriaren 20a baino lehen galdakao.oroimena@gmail.com helbide elektronikora idatzita, eta 25 euro ordainduko ditu.

“Euskal Herritik nahiko gertu dagoen kontzentrazio zelaia izanik, aukera paregabea da zuzenean esparrua ezagutzeko. Izan ere, 1939. eta 1946. urteen artean, bertako barrakoietatik 64.000 preso pasa ziren, euretatik 6.555 euskaldunak, eta batzuk galdakoztarrak”, diote.

Irteera honen jatorria Galdakao Gogorak maiatzean antolatu zuen berbaldian dago: “Jabi Bilbaok hitzaldia eman zuen aurtengo jardunaldietan eta irteera honetan ere gurekin izango dugu, zelaiaren inguruko zehaztasunak azaltzeko”, diote.

Irteerari buruzko argibideak eta informazioa jasotzeko 667 488 691 eta 695 787 349 telefono zenbakiak jarri dituzte herritarren eskura.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Leihotikan eta Tapia eta Leturia dira euskal ordezkariak Musika Bizianen

Musika Bizian jaialdiaren 10. edizioak Euskal Herriko taldeez gain, Herrialde Katalanetako, Ipar Irlandako eta Man uharteko taldeak ekarriko ditu Iturrondora urriaren 25ean eta 26an

|

Urriaren 26an izango da Leihotikan punk-rock taldea Iturrondon // Leihotikan

Estaturik gabeko herrialdeen Musika Bizian jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten Galdakaon, eta Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Ipar Irlandako eta Man uharteko taldeak ekarriko ditu urriaren 25ean eta 26an: Leihotikan eta Tapia eta Leturia (Euskal Herria), Xavi Sarrià (Herrialde Katalanak), Brian Finnegan & Hunger Of The Skin (Ipar Irlanda) eta Tomas Callister & Friends (Man uhartea) dira Iturrondo plazako eszenatokira igoko diren taldeak.

Kontzertuez gain, luthierrek eta musikari artisauek leku berezia izango dute jaialdian: “Musika ulertzeko eta bizitzeko abagunea erakutsiko da; luthierrik eta musikari artisau barik ez legokeelako musikarik, funtsezkoak dira”, dio Uxue Bejarano Andra Mari Dantza Taldeko kideak. Hain zuzen ere, Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen du urtero Musika Bizian jaialdia, Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Taberna Ibiltaria

Bizkaitik, Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Galiziatik, Kataluniatik eta Gaskoniatik etorriko dira aurten luthierrak eta musikari artisauak euren lanak erakustera, urriaren 26an. Gainera, kale animazioak ere ez du hutsik egingo edizio honetan: urtero moduan, Taberna Ibiltariak girotuko du Galdakaon urriaren 25eko arratsaldea, eta urriaren 26an Xistra de Coruxo talde galiziarra eta Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda arituko dira kalez kale.

“10 urtez musika bizitzen”

2014. urtean antolatu zuen lehendabiziko aldiz Musika Bizian jaialdia Andra Marik, eta ordutik ez du hutsik egin Galdakaoko egutegi kulturalean: “Munduko kultura aniztasunaren isla izan nahi du Musika Bizianek eta hori erakutsiko du aurten ere atzerritik etorritako taldeekin, finean, kultura gutxiengotu eta zapalduen arteko elkartasun jaialdia baita”, dio Unai Zabala Andra Mari Dantza Taldeko presidenteak: “Hamar urtez hogei lurralde desberdinetako musika bizi izan dugu”.

Andra Mari Dantza Taldeko ordezkariez gain, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Edurne Espilla Kultura arloko zinegotzia, eta Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria izan dira gaur prentsaurrekoan.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Merkataritza euskalduntzeko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

Merkataritza sarea indartzeko “plangintza integrala” egin du Galdakaoko Udalak: lehen aldiz diruz lagunduko dute dendarik ez dagoen guneetan oinarrizko beharrak asetzeko denda txikiak zabaltzea, eta, denda guneetan, bertoko komertzioa erakargarriago bihurtzeko obrak egitea ere

|

Herria biziberritzeko eta herriko merkataritza sarea indartzeko "plangintza integrala" aurkeztu du Galdakaoko Udalak // Geuria

Herria biziberritzeko eta herriko merkataritza sarea indartzeko “plangintza integrala” egin du Galdakaoko Udalak, eta horren barruan neurri berriak hartuko dituzte: lehen aldiz diruz lagunduko du Udalak dendarik ez dagoen guneetan oinarrizko beharrak asetzeko denda txikiak zabaltzea, eta, denda guneetan, bertoko komertzioa erakargarriago bihurtzeko obrak egitea ere.

Era berean, Galdakaoko merkataritza euskalduntzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Hiru laguntza lerro hauen bidez 82.000 euro banatu ditu Udalak lehen deialdian.

Monika Bailon Sustapen Ekonomikorako zinegotziak adierazi duenez, “gure dendetan euskararen erabilera normalizatu nahi dugu eta horregatik errotulazioa eta seinaletika euskaraz ere egon daitezen lagunduko dugu. Euskara gai transbertsala da eta gure arloak bere gain hartzen du euskararekiko erantzukizuna”.

Irudi korporatiboa, errotuluak, publizitatea edo webgunean euskalduntzeko dirulaguntzei dagokienez, euskara hutsezkoetan gastuaren % 50 ordainduko du Udalak, gehienez 350 euro, eta euskaraz eta gaztelaniaz egindakoetan, gastuaren % 30 ordainduko dute, gehienez, 175 euro.

Iñigo Hernando alkatea eta Monika Bailon Sustapen Ekonomikorako zinegotzia // Galdakaoko Udala

“Neurri hau ez da gaztelaniaren aurka joatea, elebitasuna sustatzea baizik. Galdakaoko saltokiak eta erakusleihoak begiratzearekin ondorio batera heldu gara: gaztelaniaz asko dagoela eta euskaraz oso gutxi. Eta hori ez dator bat Galdakaoko egoera soziolinguistikoarekin. Desoreka horri aurre egin nahi diogu eta beste era batera jokatu”, dio Bailonek.

Orain arte merkataritzan euskara sustatzeko dirulaguntzak Euskara arloak kudeatu izan ditu, baina Galdakaoko udal gobernu taldeak erabaki du Merkataritza arlotik kudeatzea laguntza horiek: “Berdintasuna bezala, guretzat euskara gai transbertsala da, hau da, arlo guztiek landu beharreko gaiak dira bai euskara bai berdintasuna. Horregatik dirulaguntza hauek Euskara arlotik atera eta Merkataritza arlora zabaltzea erabaki dugu, azken batean, arlo horrek duelako merkatariekin harreman zuzena eta arlo hori delako merkatarien beharrei erantzuteko hari zuzena duena”, adierazi du Izaskun Barbarias Euskara arloko zinegotziak, eta gaineratu du “diskriminazio positiboa” egin behar dela euskararen alde, “benetako elebistasunaren abiapuntura heltzeko”.

“Merkatariei zuzenean galdetu diegu dirulaguntzak egonez gero euskaraz jartzeko arazorik izango luketeen, eta batzuen erantzuna izan da pozik egingo luketeela; izan ere, gaur egun gaztelaniaz dutelako errotulazioa. Gainera, merkatari asko eta asko euskal hiztunak dira eta egunerokotasunean euskaraz egiten dute herritarrekin”, zehaztu du Barbariasek.

“Ertorkizuneko begirada”

Herriko merkataritza indartzeko helburuarekin, hiru laguntza lerro aurkeztu ditu udal gobernu taldeak: dendarik ez dagoen auzoetan komertzioak zabaltzeko dirulaguntzak; komertzio guneetan dendak berritzeko, modernizatzeko eta hobetzeko dirulaguntzak; eta, paisaia linguistikoa euskalduntzeko dirulaguntzak.

“Lehenengo laguntza lerroari dagokionez, gertuko saltoki berriak sortzea bultzatzen da, behar handiko produktuak eta zerbitzuak saltzeko, litro bat esne erosteko ere ez dagoen lekuetan”, dio Bailonek. Zehazki, Aperribain, Zuatzaurren, Tximelarren, Bengoetxen, Olabarrietan eta Urtebietan oinarrizko beharrak aseko dituzten auzoko dendak irekitzea da gobernu taldearen asmo nagusia.

Kasu honetan, lokalaren alokairuaren % 50a ordainduko du Udalak bi urtez eta gehienez urtean 3.500 euroraino (hilean 291,67 euro). Gainera, inbertsioafren % 50a ere Udalak ordainduko du, gehienez 3.000 euroraino. “Inbertsio hori 3.300 eurora handitu ahal izango da, baldin eta merkatal elkarte bateko kide badira edo irisgarritasun-obrak edo energia-eraginkortasuna sustatzen duten gastuak egiten badituzte”, adierazi du Bailonek.

“Bigarren laguntza lerroan, denok dakigu azken urteotan merkataritza ez dela erraza izan, eta laguntza horien bidez saltokiak ixtea saihestu eta gure saltokiei lagundu nahi diegu, batez ere erdigunean eta Urretan, beren negozioak modernizatzeko, irisgarritasun-obrak eginez edo erakargarriagoa eginez”, dio Bailonek.

Bigarren laguntza lerro horretan % 50erainoko inbertsioa egingo luke Udalak, gehienez 3.000 euroraino, eta 3.300 eurora handitu ahal izango da, baldin eta merkatal elkarte bateko kide badira edo irisgarritasun-obrak edo energia-eraginkortasuna bultzatzeko gastuak egiten badituzte.

“Plangintza integral” baten barruan kokatu du neurria Iñigo Hernando alkateak, herria biziberritzeko eta herriko merkataritza sarea indartzeko plangintzaren barruan. Azaldu du auzoetan oinarrizko beharrak asetzea dela helburuetako bat, eta datozen aldaketen aurrean herria prestatuta egoteko plangintzaren zati ere badela: “Ohiturak, bizitzeko moduak eta mugikortasun joerak aldatzen ari direla kontuan hartuta eta urte batzuk barru Metroa ere iritsiko zaigula kontuan hartuta, bertoko merkataritza sarea indartu behar dugu, prest izan behar dugu”. Laguntzek “etorkizunerako begirada” dutela adierazi du Hernandok.

Iraileko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zioten oinarriei EH Bilduren, UHren, Auzoaken eta EAJren aldeko botoekin eta PSEren abstentzioarekin, eta urte amaiera alderako espero dute laguntza horiek erabilgarri izatea.

Osorik irakurri